XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dorre honetatik kontrolatzen ziren Llanteno eta Gordexolako ibarretatik Zuhatza eta Okondoko ibarretara zihoazen bideak.

Izan ere, Erdi Aroko garaietatik aurrera, dorretxe indartsuak zaindu zituzten Llanteno ibaiaren bazterrak, eta beste hainbeste gertatu zen Artziniega eta Izalde ibaietan.

Dorreak agerian du oraindik ere Erdi Aroko egituraren alde handi bat, iparraldeko eta, batez ere, ekialdeko fatxadetan: ate arku zorrotz handi bat lehen oinean eta gezileiho batzuk goiko oinetan.

Hala eta guztiz ere, neurri handi batean aldarazi zuten Erdi Aroko egitura hura XVII. mendean bideratu zituzten eraberritze lanek (Ibidem:666).

Eta mende horretakoa izango da Zubieteko zubia; dorre zaharra eraberritzen ari zirenean eraikiko zuten, aurreko zalantzarik gabe askoz ere zaharrago baten ordez.

Erdi-puntuko arku bat ageri du zubi honek buruan; handia da, gaurko egunean eskaintzen duen itxura garai hartan zuenetik urrun dagoen arren: zementuzko karela du eta landarez estalia dago ia guztia.

Merezi luke, dudarik gabe, itxura hobetuko liokeen atentzio bat.

XVIII. mendean konponketa lan ugari egin ziren Zubieteko zubian, badugu haiei buruzko dokumentu-aipamen ugari.

Karelak, estriboak eta zoladura aldatu zituzten lan haietan.

Gaurko egunean, sarrera egiten dio zubi honek Llantenoko La Mota auzoko bideari.